XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Hostoa eta marraskiloa

Adar marraskiloa bazihoan lasaiki, bere marraskilo urratsean, basoan zehar...

Haize handiko egun bat zen.

Zuhaitzetako abarrak mugitzen zituen eta batzuk bidexka hunkitzen zuten.

Bat batean, Adar-ek hosto ttiki bat ikusi zuen, ttiki-ttikia, polit-polita, deika ari:

- Laguntza!

Haize hau eroa da!

Laguntza, beldurti naiz!

Berehala, Adar marraskiloa maitemindu ze hosto ttikiaz.

Oihu egin zion:

- Zaude! Zaude!

Banatorkizu!

Eta mantso-mantso, bere marraskilo urratsean, Adar zuhaitz gainera igo zen.

Zorigaitzez, hain luzea zen, hain luzea non hosto ttikiak ez zezakeela gehiago itxoin.

Lehenik gorritu, gero horitu, azkenean zahartu zen.

Marraskiloa abar gainera iritsi zelarik, orduantxe hostoa erori zen.

Kemena galdu gabe, berriro oihu egin zion:

- Zaude ! Zaude !

Banatorkizu !

Eta etorri zen bidetik abiatu zen atzera.

Denbora luze baten buruan, iritsi zen bidexkara.

Hosto ttikia oraindik hor zegoen.

Itxoin izan zuen hostoak.

Marraskiloa nigarrez hasi zen.

Eta gero samurki, musu eman zion, marraskilo musu bat.

Haizea urrikaldu zen maitemindu haietaz.

Hostoa altxatu zuen eta marraskiloa harekin.

Eta haizeak, haize handiak, luzaz eraman zituen, han-hara, maiteminduen erresumara.